Zaintza eta Adimenean oinarritutako berrikuntzari buruzko IV. jardunaldia abiatu du Azaro Fundazioak

Urriaren 28an, bideokonferentzia bidez, Zaintza eta Adimenarekin hitzordu berri bat antolatu du Azaro Fundazioak. Zaintza eta Berrikuntza oinarri hartuta antolatzen den jardunaldi honen laugarren edizioa da aurtengoa, eta urtetik urtera interes handiagoa pizten doa.

Azaro Fundazioak esperientzia handia dauka Zaintza Teknologikoaren alorrean, urte asko daramatza enpresekin eremu honetan lanean eta horrez gain, propio egindako tresna digital bat ere eskaintzen du, InTool. Urteetan bildutako esperientziak eta egunerokoan InTool tresnaren bitartez lanean aritzean jasotzen duen feedback-ari so eginez, zaintzan oinarritutako jardunaldi bat antolatzen hasi zen Azaro 2018. urtean. Aurtengoa laugarren edizioa da, lehenengo biak presentzialki egin ziren eta iazkoa bideokonferentzia bidez eskaini zen, arrakasta handiarekin. Aurtengoa ere online izango da, urriaren 28an goizeko 9:15etatik 11:15etara.

Jardunaldiko egitaraua

09:15 JARDUNALDIARI SARRERA
Leire Arrizabalaga, Azaro Fundazioko Behatokiko arduraduna.

9:20 Ángel Alba
Innolandia.es-eko zuzendari eta CEO 
ZAINTZA ETA GERO, ZER?

9:50 Lara Cuevas
Klusterrak eta azterketak koordinatzeko arloko teknikaria
KLUSTERRAK DINAMIZATZEN DITUZTEN ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA-ZAINTZA

10:20 Alberto Arrizabalaga
Konplexutasunaren Kudeaketa Zuzendaria 
ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA TKNIKAN

10:45 Iñaki Liébana
Azaro Fundazioaren Berrikuntza Teknikaria
INTOOL BERTSIO BERRIAREN AURKEZPENA

11:10 JARDUNALDIAREN ITXIERA