HEALTH IDEA FLOW Osagai polimeriko handia duten gailu medikoen ideia lehiaketa

Azaro Fundazioa eta Leartiker BRTA Zentro Teknologikoak HEALTH IDEA FLOW ideia lehiaketa abiarazi dute osagai polimeriko handia duten gailu medikoekin erlazionatutako ekintzailetza proiektu berriak hautemateko eta sustatzeko.

Ideiak aurkezteko epea:

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek lehenengo formulario hau bete beharko dute lehiaketan izena emateko https://bit.ly/3FGhSZ9

Proiektuak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 12an bukatuko da, horretarako eskaera txostena deskargatu, bete eta azaro@azarofundazioa.com helbidera bidali behar dute.

Modalitateak:

Osasun arloan oinarri polimeriko handia duten gailu medikoen ekintzailetza-proiektu berritzaileak bultzatzeko asmoz, interesa duten ekintzaileek bi modalitate aukeratu ahalko dituzte:

1 Modalitatea _ Ideia Berritzaileak: Ideiatik prototipora heltzeko beharra duten ekintzailetza-proiektuak.

2 Modalitatea _ Prototipoaren Industrializazioa: Prototipoaren lehen eredu bat izanda, hau hobetu edota industrializazio faserako prestatzeko beharra izan dezaketen ekintzailetza-proiektuak.

Terapia Aurreratuekin lotutako proiektuak lehenetsiko dira.

Sariak:

Hautatutako proposamenak prototipoa garatzeko aholkularitza izango dute, gailu medikoen, materialen eta 3D inprimaketaren diseinuko adituen eskutik. Halaber, prototipoak sektoreko adituekin kontrastatuko dira, hala nola, mediku profesionalekin, erregulazioko profesionalekin eta enpresa fabrikatzaile eta merkaturatzaileekin.

Bestalde, proiektuak negozio ikuspegitik aztertuko dira, negozio-ereduan sakondu eta lortutako garapenak merkatuaren, lehiakideen, eskaintzaren eta balio-proposamenaren ezaugarrietara bideratzeko.