Balio kate nagusiak
Lea-Artibai eskualdeko enpresak, 6 balio kate nagusitan kontzentratzen dira:
Kautxuaren transformazioa

Eskualdea Euskal Herri mailan erreferente bat da kautxuaren munduan. Jarduera honekin lotutako ia 25 enpresa biltzen dituen industria lagungarri baten sorreran bidelagun izan den enpresa traktore bat dago.

Lea-Artibai eskualdeak arlo honetan duen gaitasuna indartzeko aukera du eskualdean kokatutako Leartiker S.Coop. zentro teknologikoari esker, material polimerikoen garapen, erabilera eta testatzetan espezializatuta dagoena.

Kautxuaren transformazioa
Arrantza

Lea-Artibain arrantzaren eta akuikulturaren balio-kateari dagozkion eslaboi gehienak daude: lehengaietatik hasita (Ondarroako eta Lekeitioko portuak), azken produktua garatu (freskoa, kontserban edo prestatua) eta handizkari eta txikizkarien banaketa kanalen bidez, merkatuan kokatu arte. Horrez gain, sektoreari zerbitzu/produktuak eskaintzen dizkion  industria bat ere badago. Aipatzekoa da, halaber, elikaduran espezializatutako Leartiker zentro teknologikoaren presentzia.

Arrantza
Ekipamendu industrialak

Sailkapen honen baitan, Lea-Artibain garatzen diren eta hainbat ekipamendu-motaren fabrikazioarekin lotura duten industria-jarduera ezberdinak daude.

Oro har, jarduera horiek ez dute elkarren arteko loturarik, eta ez dute balio-kate bateratuetan parte hartzen, baina eskualdean tamaina handia duten enpresak dira, eta tokiko jarduera ekonomikorako gaitasun garrantzitsuak dituzte.

Ekipamendu industrialak
Metala

Iraganean indar handiko sektorea izan da, nahiz eta gaur egun beheranzko joeran dagoen. Alde batetik, 400 lanpostu baino gehiago eskaintzen dituen eta nazioarteko talde baten parte den galdaketa bat dago; bestetik, metalaren eraldaketan aritzen diren enpresa txiki asko daude. Enpresa txiki horiek azpikontratak dira, produktu propiorik ez dute eta planopean lan egiten dute. Tokiko merkatuetan lan egiten dute, eta bezeroen zerrenda ez da oso dibertsifikatua.

Metala
Nekazaritza eta Abeltzantza

Sektore honek Lea-Artibaiko balio-katearen ia maila guztietan du presentzia. Nahiz eta enpresak oso txikiak izan, kasu gehienetan familia-enpresak dira, eta oso mugatuta daude ekoizpena, kudeaketa eta merkatuaren arloan.

Nekazaritza eta Abeltzantza
Turismoa

Turismoan aritzen diren enpresak oso txikiak dira eta goi-denboraldiko merkatuaren menpe daude. Beraien oinarrizko jarduerak honakoak dira: plangintza eta erreserbak, ostatua, gastronomia eta entretenimendua, erosketak, eta esperientzia eta bisita turistikoak antolatu eta kudeatzea.

 

Turismoa