Dirulaguntzak

Ezagutzen duzu gure BIZKORTU zerbitzua? Zure enpresaren beharrak proiektu bihurtu eta hauentzako finantzaketa aukerak bilatzen laguntzen dizugu.

Loading
Suspertze Adimentsua programa_2021_notifikazioa
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2021/05/10 - 2021/06/23
Araudia:
Minimis
Ekonomi Sustapeneko foru diputatuaren 4335/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 14an, Suspertze Adimentsua 2021 programaren eskaerak aurkezteko epearen bukaera aurreratzea xedatzen duena.

ESKATZEKO EPEA

HASIERA BATEN ESKATZEKO EPEA IRAILAREN 30EAN BUKATZEN ZAN, BAINA PROGRAMAK DUEN AURREKONTUA ORAIN ARTE AURKEZSTUTAKO ESKAERAKIN NABARMEN BETE DAM, ETA BERAZ, ESKATZEKO EPEA EKAINAREN 23RA AURRERATZEN DA.

Enpresaren tamaina
3 - 100
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntza_2021
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2021/06/17 - 2021/07/17
Dekretu honen xedea da enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen 2021eko ekitaldirako deialdia egitea, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak: a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak. b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak. d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

ONURADUNAK

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak eta aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Bateratu COVID-19 programa_2021
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2021/06/12 - 2021/10/15
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan bat egiteko planak edo xurgapen-planak abian jartzen dituzten enpresak edo enpresa-taldeak sendotzeko laguntzak arautzea eta horien deialdia egitea, enpresa eta enpresa-talde horiek COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoaren ondorioei aurre egin ahal izan diezaieten eta iraupena ziurtatua izan dezaten, sortzen diren enpresen hazkundea eta produktibitatearen eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatuz

ONURADUNAK

Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta erauzketa, produkzio edo eraldaketako industria-enpresak badira edo zerbitzuak (produktu-prozesu industrialari lotuak) eskaintzen badituzte era horretako enpresentzat, betiere laguntza-gai diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen badira.

Mikroenpresa, enpresa txikiak eta enpresa ertainak (ETEak) 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak dira, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.

 

EKINTZAK EGITEA

2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra 

 

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Enpresa handientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat justifikatutako aholkularitza- edo notariotza-gastuei dagokienez, gastu horien % 25. Gastu horiei dagokienez, gastu hautagarritzat jo beharreko gehieneko kostua 300.000,00 euro da.

Laguntza jaso dezaketen inbertsioen kasuan, % 10 enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.

Laguntzek gehieneko muga bat izango dute: aholkularitza- eta inbertsio-gastuetarako ezarritako ehunekoak aplikatuta ateratzen diren zenbatekoak batuz gero, inola ere ez da izango 500.000,00 euro baino handiagoa enpresa bakoitzeko edo, kasua balitz, enpresa-talde bakoitzeko

 

INBERTSIO MOTA

– 203 Jabetza industriala eta patentea

– 206 Aplikazio informatikoak.

– 210 Lurrak eta ondasun naturalak.

– 211 Eraikuntzak.

– 212 Instalazio teknikoak.

– 213 Makineria.

– 214 Lanabesak.

– 215 Beste instalazio batzuk.

– 217 Informazio-prozesuetarako ekipamenduak

 

 

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Bilakatu COVID 19 programa_2021
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2021/06/12 - 2021/10/15
Agindu honen xedea da, 2021eko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoan jarraian adierazten diren jarduketak gauzatzen dituzten enpresentzako edo enpresa taldeentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak arautzea eta horien deialdiak egitea (hurrengo artikuluetan jasotzen diren baldintzetan), COVID-19aren hedapen bizkor eta ustekabekoak eragindako pandemiaren ondorio larri aurre egitearren: – Enpresaren jarduera negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerro, berrietarantz dibertsifikatzeko inbertsio produktiboak. – «Reshoring» prozesuarekin edo orain arte EAEtik kanpoko beste kokapen batzuetan deslokalizatuta zeuden gaitasunak berriro Euskadin lokalizatzearekin lotutako inbertsio produktibo

ONURADUNAK

Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta erauzketa, produkzio edo eraldaketako industria-enpresak badira edo zerbitzuak (produktu-prozesu industrialari lotuak) eskaintzen badituzte era horretako enpresentzat, betiere laguntza-gai diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen badira.

Mikroenpresa, enpresa txikiak eta enpresa ertainak (ETEak) 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak dira, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.

 

EKINTZAK EGITEKO EPEA

Inbertsioa 2021eko ekitaldian hasi beharko da (2021eko urtarrilaren 1etik aurrera) eta gehienez ere 2022ko abenduaren 31ra arte

 

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Agindu honen esparruan eman beharreko dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, eta honelakoak izango dira:
– Enpresa handien kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10.
– ETEen kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 15.

Dirulaguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 1.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko edo enpresa talde bakoitzeko.

 

INBERTSIO MOTA

– 203 Jabetza industriala eta patenteak.
– 206 Aplikazio informatikoak.
– 210 Lurrak eta ondasun naturalak.
– 211 Eraikuntzak.
– 212 Instalazio teknikoak.
– 213 Makineria.
– 214 Lanabesak.
– 215 Beste instalazio batzuk.
– 217 Informazio-prozesuetarako ekipamenduak

 

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Informazio gehiago
Buletina ikusi
HAZINNOVA laguntza programa_2021
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2021/06/11 - 2021/12/02
Araudia:
Minimis
Oinarri hauen araua da Euskadiko enpresan teknologikoa ez den berrikuntza bultzatzera zuzendutako espezietan egindako laguntzak arautzea. Laguntza horiek produktuan eta negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortuko dituzten mikroproiektuak eginda ematen dira eta inpaktu handia izaten dute eta enpresetan epe laburrera begirako emaitzak lortzen dituzte.

ONURADUNAK

Gutxienez 10 langileko plantilla duten EAEko enpresak baldin eta hurrengo jarduerakoak badira: industria, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioaren gizartea, logistika eta handizkako merkataritza.

 

EKINTZAK EGITEA

Ebazpena jaso eta gehienez 90 egun naturaleko epean burutu behar dira proiektuak.

 

BESTELAKOAK

Enpresa bakoitzak, gehienez, deialdi honetan bi Hazinnova proiektu egin ahal izango ditu, eta ezingo dute diruz lagundutako jarduera-tipologia berekoak izan.

 

Enpresaren tamaina
10 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Trantsizio digital eta berdea programa_2021
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2021/06/07 - 2021/09/30
I. titulua.—Digitalizaziorako eta ingurumen-iraunkortasunerako planak garatzeko dirulaguntzak II. titulua.—Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak III. titulua.—Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak IV. titulua.—Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntzak

ONURADUNAK

Bizkaian ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat duten enpresak, baldin eta 5 eta 250 pertsona arteko langileak badituzte lansaio osokoak urteko kopuru baliokideetan.

 

LAGUNTZA MAILA

I. titulua.—Digitalizaziorako eta ingurumen-iraunkortasunerako planak garatzeko dirulaguntzak- Gehinenez onartutako gastuen %80a, eta enpresa bakoitzeko 10.000€ gehienez

Ez da 1      .000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango

II. titulua.—Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak- Gastu kategoriaren arabera, gutxienez onartutako gastuen %10a eta gehienez %80a.  Enpresa bakoitza gehienez 50.000€ jaso ahalko ditu. Oharra: Gehiengo hau lortzeko enpresak oinarrizko digitalizazio-plan bat izan beharko du, bestela gehienez 30.000€ jaso ahalko ditu.

Ez da 3.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango

III. titulua.—Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak-Gastu kategoriaren arabera, gutxienez onartutako gastuen %10a eta gehienez %80a.  Enpresa bakoitza gehienez 100.000€ jaso ahalko ditu. Oharra: Gehiengo hau lortzeko enpresak digitalizazio aurreratuko plan bat izan beharko du, bestela gehienez 75.000€ jaso ahalko ditu.

Ez da 3.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango

IV. titulua.—Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntzak- Gastu kategoriaren arabera, gutxienez onartutako gastuen %10a eta gehienez %80a.  Enpresa bakoitza gehienez 100.000€ jaso ahalko ditu. Oharra: Gehiengo hau lortzeko enpresak ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko plan bat izan beharko du, bestela gehienez 75.000€ jaso ahalko ditu.

Ez da 6.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango

 

BURUTZEKO EPEA

I. titulua.—Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak-2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte

II. titulua.—Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak- 2020ko urtarrilaren 1etik eta 2022ko ekainaren 30era arte

III. titulua.—Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak- 2020ko urtarrilaren 1etik eta 2022ko ekainaren 30era arte 

IV. titulua.—Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntzak- 2020ko urtarrilaren 1etik eta 2022ko ekainaren 30era arte

 

EMATEKO PROZEDURA

Norgehiagokarik gabeko araubidean emango dira dirulaguntzak

 

DIRULAGUNTZAREN METAKETA

Dirulaguntza hau minimis da

Enpresaren tamaina
5 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Turismo Sektorea
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Kontratazio-konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak_2021
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa
Eskatzeko epea:
2021/05/22 - 2021/10/15
Deialdi honen xedea da arautzea Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeentzako kontratazio-konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak 2021ean finantzatzeko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan

ONURADUNAK

Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, lan-kontratuak egiteko konpromisoa dakarkien prestakuntza-ekintzak egiteko. Enpresek prestakuntza eman ahal izango dute bai baliabide propioekin zein prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen bidez.

 

EKINTZAK EGITEKO EPEA

  • Diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak 2021eko ekitaldian hasi beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta 2 hilabeteko epean gehienez, eta 2022ko uztailaren 31 baino lehen amaitu beharko dira (lantokian egingo den prestakuntza praktikoaren modulua edo prestakuntza praktikoa barnean hartuta)
  • Lan-kontratua prestakuntza-ekintza amaitu eta hurrengo 3 hilabeteetan hasi beharko da

 

LAGUNTZA MAILA

1.– Prestakuntza-ekintza bakoitza parte-hartzaileko eta prestakuntza-orduko kostuaren arabera finantzatuko da, deialdi honen I. eranskinean aurreikusitako modulu ekonomikoen arabera.
2.– Modulu ekonomiko bakoitzak hiru ditu: horietako bi zuzeneko kostuei dagozkienak –langileak (A) eta funtzionamendua (B)– eta hirugarrena zeharkako kostuei (C) dagokiena –kostu zuzenei dagozkien moduluen baturari % 10eko ehunekoa aplikatuz kalkulatua. Azkenean aplikatu beharreko modulu ekonomikoek ezin izango dituzte inola ere gainditu martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduan aurreikusitako gehienekoak (uztailaren 3ko 694/2017
3.– Ekintzak osorik edo partzialki finantzatuko dira, irakatsi beharreko espezialitatearen modulu ekonomikoa osorik estaltzeko falta den zenbatekoan, beste erakunde publiko edo pribatu  batzuekin batera finantzatzen direnean, baterako finantzaketa hori nahikoa bermatuta badago

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Turismo Sektorea
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunerako programa_2021
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa
Eskatzeko epea:
2021/05/18 - 2021/06/18
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2021eko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
InnoCámaras programa_2021
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2021/05/19 - 2021/09/30
Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialaren lurralde-mugapeko ETEak eta autonomoak, EJZ erroldan alta hartuta dauden

ONURADUNAK

Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialaren lurralde-mugapeko ETEak eta autonomoak, EJZ erroldan alta hartuta daudenak

 

LAGUNTZA

Deialdi honen kargura emango diren laguntza ekonomikoak 49.000 euro-koak izango dira. Enpresa bakoitzak gehienez 7.000 euro-ko aurrekontu hautagarria izango du, zeina enpresa onuradunak berak finantzatu beharko baitu aldez aurretik. EGEFek aurrekontu horren % 50a finantzatuko du, hortaz, enpresa bakoitzeko gehieneko laguntza 3.500 euro-koa izango da

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Bilboko Merkataritza Ganbera
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak_2021
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2021/05/19 - 2021/10/29
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 28koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako 2021. urterako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

ONURADUNAK

a) EAEko izaera pribatu edo publikoko pertsona juridiko guztiak
b) EAEko izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak

 

LAGUNTZA

Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, jaso daitekeen gehieneko eta guztizko dirulaguntza milioi bat, berrehun eta berrogeita hamar mila (1.250.000) eurokoa izango da proiektu bakoitzeko; era berean, onuraduneko ere jaso daitekeen gehieneko eta guztizko dirulaguntza milioi bat, berrehun eta berrogeita hamar mila (1.250.000) eurokoa izango da

 

 

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Turismo Sektorea
Erakundea
Energiaren Euskal Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Informazio gehiago
Buletina ikusi
Filtroak
Dirulaguntza mota
Sektore ekonomikoa
Enpresaren tamaina
Erakundeak
Araudia
Eskatzeko epea