banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

IX Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa

Captura de pantalla 2015-05-06 a las 17.52.41

 

2014 urteaz gerotik, Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2015ean martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei (banaka edo taldeka) zuzendutako lehiaketa honetan parte hartzeko epea zabalik da.

 

 (Jaitsi diptiko informatiboa)

 

3 MODALITATE

• Oinarri teknologiko/berritzailea duten enpresa industrial eta zerbitzuetakoak.

• Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak.

• Koopertiba izaera juridikoa duten enpresak (edozein izanik bere jarduera). Modalitate honetan, Lea-Artibai eskualdean kokaturiko enpresez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenean kokaturikoak ere aurkeztu ahal izango dira.

 

SARIAK*

• Enpresa proiektua martxan jartzeko laguntza ekonomikoa:

1. modalitatean: 2.500€

2. modalitatean: 1.500€

3. modalitatean: 2.500€

• Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean (Markina-Xemeinen) kokatutako enpresa haztegian kokatzeko erraztasunak.

• Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.

(*) Oharra: epaimahaiak, aurkeztutako egitasmoen maila baxuegia dela erabakiz gero, sariak ezerezean gera daitezke.

 

 

PROIEKTUAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA 2015eko MAIATZAREN 29a IZANGO DA.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak, hemen jaitsi ditzake inskripzio-orria eta oinarriak.

 

leartibai          koopertiben mahaia          azaro logoa