banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

RETRACE

retrace logoakAzarowebRetraceirudia

Azaro Fundazioa, Interreg Europe programaren baitan kokatzen den RETRACE (Regions Transitions towards a Circular Economy) proiektuan parte hartzen duten zazpi kideetako bat da. 4 urteko iraupena izango duen proiektu hau, tokiko eta eskualdeko politikei Ekonomia Zirkularrerantz abiaraztea ahalbidetuko dien Diseinu Sistemikoa ereduaren erabileran oinarritzen da.

RETRACE proiektuan Europako 5 herrialdetako erakunde eta gobernuek parte hartzen dute: Italiako Turingo Unibertsitate Politeknikoa eta Piamonte eskualdea; Frantziako ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées) eta APESA (Centre Technologique en Environnement); Esloveniako Gobernuko Garapen eta Politika Kohesio Europarren saila; Errumaniako Ipar-ekialdeko Lurralde Garapen Agentzia; eta Euskal Herriko BEAZ eta Azaro Fundazioa.

Proiektuko partnerrak aipatutako Europako herrialdeetan Ekonomia Zirkularrak duen edo izan dezakeen eragina aztertzen dute, eta horretarako, lurralde horietatik bisitak egiten dituzte toki bakoitzeko kasu zehatzak ikertzeko.

RETRACE proiektuaren bultzatzaileen helburua, diseinu sistemikoa erabiliz, ekonomia zirkularrean oinarritutako negoziak martxan jartzeko bideak erraztea da. Ekonomia Zirkularrak baliabideen erabilera, hondakinen produkzioa eta erabilera energetikoa gutxitzearen aldeko apustua egiten du.

 

Informazio gehiagorako bisitatu proiektuaren webgunea

www.interregeurope.eu/retrace/