banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

Lea-Artibai Health Unit

Proiektu hau Lea-Artibai eskualdearen garapenaren alde lan egiten duten erakundeen artean —Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker/Lea Artibai Ikastetxea— definitu da, eskualdeko gaitasun bereizgarrietan oinarritutako eskualde-garapena diseinatu asmoz.

Lehen pausu gisa, eskualde-diagnosi bat burutu zen, eskualdeko indarguneak, ahuleziak eta mapa teknologikoa definituz. Mapa hau kontutan izanik, eskualde-aurrekariak aztertuz, tendentziekin gurutzatuz eta etorkizuneko sektoreak zeintzuk diren kontutan hartuz, osasun sektorea eskualde-hazkunde estrategia gisa, intereseko sektore gisa kontsideratu zen.

Eskualdearen indarguneak elikagaien teknologian, arrantzaren eta nekazaritza indartsu baten, polimeroen transformazio eta ikerketan zentratzen direla kontutan izanik, eta eskualdeko enpresa bultzatzaile batzuk osasun sektorera bideratzen ari direla kontutan izanik, EAEko osasun-mapa hartu zen erreferentzia gisa eta ondoren, eremu eta teknologien kontraste bat egin zen. Honen emaitza gisa, honako eremuak definitu ziren, osasun estrategiaren baitan lantzeko:

• Osasungarria: healthy food eta turismo jasangarriarekin loturiko iniziatibak

• Biozientzien alorreko eraikin jasangarriak

• Medikuntza ekipamenduak

• Medikuntza dispositiboak

 Erakunde publiko, enpresa, ekintzailetza erakunde eta ikerketa zentroen partaidetzarekin garatutako botton-up prozesu bat izan da. Eskualdeko enpresek ere prozesuaren definizioan parte hartu dute.

 

Helburua: osasun sektorearekin lotutako jarduera ekonomikoen eta balio erantsidun lanpostuen sorrera eta garapena bultzatu Lea-Artibai eskualdean.

 

Lerro estrategiko orokorrak:

1. Osasunean espezializazio eta kalitatea: garapen ekonomikoan lan egiten duten erakundeentzat ezagutza lantzea, lantzen dituzten proiektuen kalitatea hobetzeko

2. Enpresen bidelagun izan: osasun alorrean negozio ideiak identifikatu eta garatzeko, kolaborazio eremu berriak sortzea

3. Osasun-osasungarri sektorean, negozio ideia berrien kaptazio eta garapena

4. Osasun sistemaren baitan kokatzen diren bazkide estrategikoekin, ikerlariekin… kolaborazioak lortzea.

5. Osasun arloarekin erlazionaturiko enpresak Lea-Artibaira erakartzea.