banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

Lea-Artibai BIOBERDEA

Helburu orokorra

 

Eskualdeko enpresa ehuna berritu. Enpresa berrien sorkuntza eta berrikuntza eta barne-ekintzailetasun proiektuak eskualdeko enpresetan bultzatu, batez ere, definitutako alor edo sektoreetan (health, healthy, -food, wellnes). Horretarako, eskualdeko enpresa ehunaren lehiakortasunaren gakoetan lan egingo da: ekintzailetasuna, lankidetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta negozio eta kudeaketa ereduen definizioak berritzen. Lan honen ikuspegi metodologikoa tokian tokiko garapenaren ikusmoldearen inguruan eta ekonomia urdinaren oinarriak kontutan hartuta eratuko da.

 

 

Jarduera sektore/alor estrategikoak

 

 bioberdeaEUS

 

 

 

Blue Economy-Systemic Design Lea-Artibain

 

Eskualdea, Blue Economy “filosofiara” hurbildu da Gunter Pauli bere sustatzailearen eskutik eta Azaro Fundazioaren bitartez, eta gaur egun Lea-Artibai eskualdea ingurumenaren ikuspuntutik eta ekonomikoki iraunkorrak diren enpresa proiektuen identifikazio eta ezarpen prozesuan murgilduta dago.

 Ekonomia urdinaren eredua oinarritzen den premisetako batzuk:

1. Teknologikoki frogatutako proiektuak eta “multicash” ikuspuntua dutenak
2. Bitartekariak sahiesten dituzten proiektuak
3. Tokian tokiko ehuneko ahalmena kontutan hartuta sortutako proiektuak
4. Systemic design: proiektuen definizio eta kudeaketarako metodologia-ikuspuntua
5. Lehen sektoretik abiatu eta beste sektoreekin harremanak bilatzen dira
6. Waste 0
7. Do tank
 

……Azken finean, berrindustrializazioari ikuspuntu berri bat ematea”.

 

 

 

bioberdeaCAS-2

 

 

Lea-Artibai BIOBERDEA, BLUE ECONOMY proiektuaren lankidetzak eta partnerrak

 

Lankidetzak:

Gunter Pauli
ZERI Fundazioa
Turingo Politeknikoa, Diseinu Sistemiko arloa
Beste aditu eta aholkulari batzuk
Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia
 

Proiektuan partehartzaileak:

Lea-Artibaiko udaletxe eta mankomunitateak
Eskualdeko prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza zentruak
Eskualdeko enpresak
Enpresa alorrean esperientzia duten eskualdeko pertsonak, zein sozietate zibilak orokorrean
 

Proiektuaren dinamizazioa:

Azaro Fundazioa
Leartibai Garapen Agentzia