banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

Eraikinn

ERAIKINN proiektua. Enpresa berritzaileen sorreraren bidez, eskualdeko dibertsifikazio ekonomikoa proiektua, hiru eskualdeetako (Lea-Artibai, Debagoiena eta Garazi-Baigorri) erakunde ezberdinen arteko Espainia-Frantzia muga-gaineko proiektua da. Erakunde hauek eskualdeko garapen ekonomikoa indartzeko eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko, beharrezkoa ikusten dute balio erantsi handiagoko jarduera ekonomiko berritzaileak garatzea.

Zehazki, ERAIKINN proiektua, Enpresa berritzaileen sorrera eta garapenera bideratuta dago, aliantza eta kolaborazio inguruneen identifikazio, definizio eta ekintzaileei asesoritza eskaintzetik eta aliantza eta kolaborazio inguruneen sorreratik abiatuz.

ERAIKINN proiektua Europar Batasunak kofinantzatuta dago, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde-Kooperazio Programaren bidez (Lurralde Garapeneko Europear Funtsa —FEDER— %65).

 

HELBURUA

ERAIKINN proiektuaren helburua, Enpresa berritzaileen sorrera eta garapena bultzatzea da, aliantza eta kolaborazio inguruneen identifikazio, definizio eta ekintzaileei asesoritza eskaintzetik eta aliantza eta kolaborazio inguruneen sorreratik abiatuz.

Helburu hau, honako helburu zehatzetan oinarritzen da:

• Proiektu-kide diren eskualdeen gaitasunak ezagutzea

• Enpresa Berritzaileen garapenean, tendentziak ezagutu

• Enpresa Berritzaileak martxan jartzeko, jarduera garatzeko sektore estrategikoen definiziorako metodologiak ezagutzea

• Enpresa Berritzaileen sorrera bultzatzeko jarduera sektore egokienak identifikatzea

• Enpresa Berritzaileen sorreran sare-industrialariekin lan egiteko erremintak sortu

• Definitutako sektoreetan start-up berritzaileen sorreran esperimentatu

• Proiektu-kide diren eskualdeen artea star-up sare bat sortzeko lan egin

Proiektuak eskualde parte-hartzaileen artean, sei enpresa berritzaile sortzea (bi, eskualde bakoitzean), start-up sare bat garatu eta nazioartekotze mailan beste erakunde-sare bat sortzea du helburu, aliantza eta kolaborazioak sortuz.

 

METODOLOGIA

ERAIKINN, proiektuko ekintzak burutzeaz arduratuko den “berrikuntza antena” sare baten bidez gauzatuko da.

Berrikuntza antenen sarea, honakoez dago osatuta:

• Tokiko Berrikuntza Antenak: Tokiko antenak proiektuko eskualde parte-hartzaileetan daude kokatuta. Eskualdeko sare-industrialariekin harremanak lantzeaz, negozio aukerak identifikatzeaz eta enpresa proiektu berritzaileentzat ekintzaileak (indibidualak edo/eta enpresak) identifikatzeaz arduratzen dira.

• Berrikuntza Antena Internazionalak. Bazkide parte-hartzaileetan kokatuta dauden pertsona hauek, berrikuntzarekin lotura duten erreferentziazko lurraldeetara mugituko dira. Hauen helburua harremanak sortzea, aliatuak identifikatzea, kolaborazioak zehaztea eta eskualde-parte hartzaileetan enpresa berritzaileen sorrera ahalbidetuko duten aukerak identifikatzea izango da.

 

BAZKIDEAK

ERAIKINN proiektuko erakunde parte-hartzaileak, honakoak dira:

* Proiektuko liderra: Azaro Fundazioa

* Bazkideak: Leartibai Garapen Agentzia, Saiolan, Indar Developpement eta Baionako Merkataritza Ganbera.

 

POCTEFA   UNION EUROPEA