banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

Ekintzailetza kulturaren hedapena

Azaro Fundazioaren zereginen baitan gogotsu lantzen den gaia da Kultura ekintzailearen hedapena. Lea-Artibai eskualdeko ikasle, langile, enpresari eta beste herritar guztiak ekintzaile izaeraren garrantziaz ohartaraztea eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak lantzea ditu helburu ekimen honek.

ikastetxeen-mahaia-logoa

Ikastetxeen Mahaia
2005 urtetik eskualdeko ikastetxeekin batera kultura ekintzailea lantzen da DBH, Batxilergoa eta Prestakuntza zikloetako ikasleen artean.

 

Bizkaiko Foru Aldundiko “Egin eta Ekin” programaren baitan kokatzen dira ekintza hauetariko batzuk.

Enpresa proiektu lehiaketa
Urtero, eskualdeko enpresa proiektu onena saritzen da. Baita ere eskualdeko enpresek aurrera eramandako berrikuntza proiektu onena.

Ekintzak:
• Eskualdearen ezagutzan sakontzeko ekimenak.
• Konpetentzi pertsonal eta gaitasunen lanketa.
• Enpresetara bisitak
• Ekintzaileekin elkarrizketa eta mahai-inguruak
• Enpresa ideien lehiaketak