banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

CircularSeas

Logo CS with interreg color

 

PROIEKTUAREN IZENA ETA AKRONIMOA

Ozeanoko hondakin plastikoak itsasoko industrietarako produktu berdeetara eraldatuz.

Akronimoa: CIRCULARSEAS

 

AURREKONTUA

-        Aurrekontua: 1.996.834€

-        ERDF: 1.497.626€

 

PROIEKTUAREN IRAUPENA

CIRCULARSEAS proiektuak 36 hilabeteko iraupena izango du, 2019ko Apirilaren 1ean hasita eta 2022ko Martxoaren 31rarte.

LABURPENA

CIRCULARSEAS proiektuak Atlantikoko eskualdeetan Ekonomia Berdearen sustapena du helburutzat, itsasoko sektorearen jarduera ekonomikoak modu jasangarrian egokitu eta dibertsifikatuz atlantikoko ingurumenaren gaineko eragina gutxitu ahal izateko.

CIRCULARSEASen helburu nagusia itsasoko industrian Ekonomia Zirkularra ezartzea da. Ohiko plastikoarekin egindako itsas tresna eta produktuak 3D-n inprimatu ahal diren birziklatutako, biodegradagarriak edo berriztagarriak diren materialengatik ordezkatzean oinarritzen da. Horrek hondakin plastikoak balioztatzea eta itsas-sektorean 3D teknologia barneratzea ahalbidetuko du.

Espero diren eraginak honako hauek dira:

-        Ozeanoko hondakin plastikoen bilketa eta birziklapena sustatu eta material berrien garapenean erabiltzea.

-        Itsasoko industrian ohiko plastikoen erabilera gutxitzea, hauek ozeano atlantikoan duten eragina saihesteko.

-        Itsasoko industrian 3D teknologia eta material jasangarriak barneratzea, enplegu eta merkatu aukera berriak bultzatuz.

 

PARTZUERGOA

Proiektuko kideak:

-        Lead Partner: Leartiker S. Coop – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia

-        Azaro Fundazioa – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia

-        Universidad de Vigo (UVI) – Galizia, Espainia

-        Université de La Rochelle (ULR) – Poitou-Charentes, Frantzia

-        Cork Institute of Technology (CIT) – Hego-mendebaldeko eskualdea, Irlanda

-        University of Plymouth (UoP) – Devon, U.K.

-        Instituto Politécnico de Leiria (IPLeiria) – Zentrua, Portugal

-        Communauté d’Aglomération de La Rochelle (CdA-LR) – Poitou-Charentes, France

Kide elkartuak:

-        Organización de Productores de Pesca de Altura del Puerto de Ondarroa (OPPAO) – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia

-        Centro de Formación Profesional Náutico Pesquero de Ondarroa (CFPNPO) – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia

-        Fundación HAZI Fundazioa (HAZI) – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia

-        Syndicat Mixte Port de Pêche La Rochelle Chef de Baie (SMPP-LR) – Poitou-Charentes, Frantzia

-        Association Pour l’Environnement et la Sécurité en Aquitaine (APESA) –Pirinio Atlantikoak, Frantzia

-        Chambre de Commerce Et D’Industrie (CCI-BPB) – Akitania, Frantzia

 

  CIRCULARSEAS proiektuaren webgunera lotura duzu hemen: https://circularseas.com/

 

CircularSeas Nodo Ondarroa

 CircularSeas Ondarroako Nodoa_2020ko otsaila