banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

ORHI POCTEFA

Logo Orhi

ORHI proiektu europar bat da, %65ean Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatua eta Interreg V-A Espainia - Frantzia - Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren baitan gauzatuko dena, 2018ko urtarrila eta 2020ko abendua bitartean.

ORHIren helburua POCTEFAren mendebaldeko eremuan nekazaritzako elikagaien industriari balioa ematea da, bi herrialdeetako (Frantzia eta Espainia) enpresen arteko sinergiak garatuz. Gainera, Teknologia Berritzaileen eta Negozio Eredu berrien nazioarteko eta mugaz gaindiko identifikazioan ere egingo du lan, balio erantsiko erabilera berriak eta enpresetan materia organiko eta plastiko fluxuen erabilera eraginkorra sustatzen lagunduko dutenak.

Hauek dira proiektuko partaideak: Saiolan (proiektu burua) Azaro Fundazioa, ACLIMA, AIN, ADER, APESA, Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbara, Bihartean Mugaz Gaindiko Ganbara, ESTIA eta COOP de France Midi-Pyrénées.

 

orhi grafikoa

 

Proiektuaren ekimen nagusiak inter-enpresak eta sinergiak bultzatu eta erraztea, zortzi Negozio Eredu Berri (Ekonomia Zirkularra) eta ingurumen hobekuntzarako zortzi Teknologia Berritzaile bilatu eta identifikatzea, eta azkenik identifikatutako konponbideak ezartzea izango dira.

Ekimen hauen bitartez bi helburu nagusi lortu nahi dira:

-        Gutxienez sektoreko hiru enpresek baliabide berritzaileei etekina ateratzea. Horretarako hiru inplementazio proiektu egingo dira.

-        Balio katearen punturen batean baliabideen erabilera hobetzeko bi lankidetza edo transferentzia teknologiko hitzarmen lortzea.

Bere aldetik, Azaro Fundazioak Negozio Eredu Berrien (Ekonomia Zirkularra) eta ingurumen hobekuntzako Teknologia Berritzaileen bilaketa eta identifikazioa koordinatzeko arduraduna izango da, eta Lea-Artibaiko nekazaritza elikagaien sektorearen partaidetza sustatuko du proiektuan. Aclima eta Saiolanekin batera, Euskadin ORHIren bitartez identifikatutako Teknologia Berritzaile eta Negozio Ereduen ezarpenaren alde lan egingo du.

orhi irudia

 

ORHI proiektuaren webgunera lotura duzu hemen: https://www.orhi-poctefa.eu/eu/aurkezpena/

 

Proiektuaren iraupena:

01/01/2018-31/12/2020

 

Azaro Fundazioko harremana:

Maria Txakartegi Laka

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.