banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

Negozio ideia jasangarrien Lehiaketa Lea-Artibain

irudia ideia jasan

 

Lehiaketaren helburua, Lea-Artibai eskualdean lanpostuak sortu eta mantentzea ahalbidetuko duten negozio ideia jasangarriak martxan jartzea da.

 

NORI ZUZENDUTA:

2018 edota 2019an, Lea-Artibain negozio ideia jasangarri bat martxan jarri nahi duen pertsona eta enpresa orori.

 

BALORATUKO DENA:

• Gizartearekiko edota ingurugiroarekiko jasangarria den ekoizpen edota gestio eredu berri bat martxan jartzea.

Baliabide naturalen aprobetxamendua

Hondakinen aprobetxamendua edota hauen gutxitzea bultzatzea

• Negozio ereduan “R”etako bat txertatzea: Repensar-Rediseñar-Refabricar-Reparar-Redistribuir-Reducir-Reutilizar-Reciclar-Recuperar Energía.

• Mugikortasuna/Garraio jasangarria bultzatzea

 

SARIAK

Ideia jasangarri onenaren saria: 2.000€ dirutan eta bizikleta elektriko bat.

Lehiaketara aurkeztutako ideia guztietzat:

• Negozio ideiaren definizio, sorrera eta azelerazioan, asesoritza pertsonalizatua

Aditu eta mentoreekin ideiaren kontrasterako kontaktua

Negozio ideiaren inkubaziorako edota sortu eta gerorako, espazioak

Ideia irabazlea emakume batek bultzatutakoa bada, EMEEKIN programan parte hartzeko aukera, hautaketa prozesua egin beharrik barik.

 

 

EPEAK

 

Eskaerak 2018ko abenduaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira.

 

Sari banaketa Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Gunean izango da, 2018ko abenduaren 21ean.

 

 

Deskargatu hemen izen emate orria eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak.