banner-facebook

banner-youtube

Estás en:  

Lea-Artibaiko XIII. enpresa proiektu lehiaketa

lehiaketa goiburua

 

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroa, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundeak dira, enpresa berrien sorrera, beraien misioaren parte izanik. Ekintzailetza kultura hedatu asmoz, Lea-Artibaiko XIII. enpresa proiektu lehiaketa jarri da abian.

 

NORI ZUZENDUTA

2018 urteaz geroztik, Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2019an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei.

 

MODALITATEAK

2 modalitate ezberdinduko dira:

1).- Negozio ideia berritzaileak

2).- Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak

Aipamen berezia: Emakume ekintzaileari

 

SARIAK                         

Modalitate bakoitzarentzat ondorengoak izango dira sariak:

• Enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko laguntza ekonomikoa:

1 modalitatea: 2.000 €

2 modalitatea: 1.500€

Aipamen berezia: 500€

   Oharra: sariak beraien artean ez dira bateragarriak izango.

• Sustapen bideoa (1-2 modalitateentzako).

• Erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera.

• Lea-Artibai Berrikuntza Gunea eraikineko enpresa haztegian kokatzeko erraztasunak.

• Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.

 

EPEAK

Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2019/05/24

Sari banaketa: 2019/06/07 , Ekintzaile Egunean, Etxebarrian

 

 

Deskargatu hemen parte hartzeko oinarriak eta bete izen-emate formularioa.

 

* Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

antolatzaileak orrialdeoina b