banner-facebook

banner-youtube

Estás en:  

ORHI

Logo Orhi

PROYECTO ORHI (EFA142/16)

"Enpresen arteko sinergien bitartez, nekazaritzako elikagaien balio katean
materia organiko fluxuak eta plastikoak balioztatzea ahalbidetzen duen
Ekonomia Zirkularraren teknologia berritzaileak ezarri"

orhi bajan

OHRI proiektuak POCTEFA lurraldeko nekazaritzako elikagaien industriari balioa ematea bilatzen du, horretarako bi herrialdeetako enpresen arteko sinergiak garatu eta mugaz haraindiko eta nazioarteko Teknologia Berritzaile eta Negozio Eredu berriak identifikatuz. Honek balio gehigarria duten erabilera berriak eta enpresetan materia organikoen fluxu eta plastikoen erabilera eraginkorra ahalbidetuko du.

Proiektu honetan Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Akitania Berria (Pirinio Atlantikoak) eta Okzitaniako (Pirinio Garaiak, Garona Garaia, Ariège eta Ekialdeko Pirinioak) 9 erakundek osatutako patzuergo batek ondorengo emaitzak lortzeko elkarlanean dihardute:

• Nekazaritzako elikagaien sektorean enpresen arteko sinergiak identifikatzeko (1) "Enpresen arteko dinamizazio metodologia" garatu;

• Gutxienez (16) irtenbide berritzaile potentzial identifikatu nekazaritzako elikagaien sektorerako ingurumen hobekuntza suposatuko dutenak Ekonomia Zirkularreko Teknologia Berritzaileak edo/eta Negozio Eredu berriak ;

• POCTEFA lurraldean ingurumen hobekuntza suposatuko duten (2) irtenbide berritzaile ezarri.

Proiektu hau Eskuade Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) %65ean kofinantziatuta dago Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga-eremuaren integrazioa ekonomiko eta soziala indartzea da. Lurralde garapen jasangarriaren alde egiteko estrategia amankomunez baliatuz, mugaz harandiko ekonomia, gizare eta ingurumen jarduerak garatzean kontzentratzen da programa honen laguntza.

 _____________________________________________________

Proiektua gauzatzeko epea:  2018/01/01 - 2020/12/31

 

Proiektuko burua

Erakundea: SAIOLAN S.A.

Kontaktua: Iratxe Acha

 

AZARO FUNDAZIOAko kontaktua: Maria Txakartegi

______________________________________________