banner-facebook

banner-youtube

You are here:  

Lea-Artibaiko XIV. enpresa proiektu lehiaketa

goiburua ProiektuLehiaketa2020

 

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroa, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundeak dira, eta enpresa berrien sorrera beraien misioaren parte da. Ekintzailetza kultura hedatzeko asmoz, Lea-Artibaiko XIV. enpresa proiektu lehiaketa abian jarri dute bi erakundeek.

 

HELBURUAK

Pertsona ekintzaileak antzematea.

Ekintzailetza kultura hedatzea.

Lea-Artibai eskualdean lanpostu berrien sorrera bultzatzea.

Kooperatiba eredua bultzatzea.

 

NORI ZUZENDUTA

2019 urteaz geroztik, Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri edo 2020an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta dago. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokionez, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenean kokatutakoak ere aurkeztu ahalko dira.

 

MODALITATEAK

3 modalitate ezberdinduko dira:

1).- Negozio ideia berritzaileak

2).- Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak

3).- Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresa (bere jarduera edozein izanik)

 

SARIAK                         

Modalitate bakoitzarentzat ondorengoak izango dira sariak eta ez dira beraien artean bateragarriak izango:

• Enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko laguntza ekonomikoa:

1. modalitatea: 2.000 €

2. modalitatea: 1.500€

3. modalitatea: 2.000€

• 3. modalitatearen kasuan aurretik Kooperatiben Mahaiaren laguntza jaso bada, ez da bateragarria izango.

• Herritarren bozketaren irabazlea: "Hamen Bertokoa"-ren otzara bat.

• Erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera.

• Lea-Artibai Berrikuntza Gunea eraikineko enpresa haztegian kokatzeko erraztasunak.

• Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.

 

Oharra: Epaimahaiak parte-hartzaileei deitzea posible izango da beraien proiektuak defenda ditzaten.
  Aurkeztutako egitasmoen maila baxuegia dela erabakiz gero, sariak ezerezean geratu daitezke.
  Saria proiektuan izandako gastuaren justifikazioa egin ostean ordainduko da.


EPEAK

Proiektuak aurkezteko lehen eguna: 2020/03/16

Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2020/03/31

Argazkiak bozkatzeko epeak: 2020/04/06tik 2020/04/26ra.

Sari banaketa: 2020/05/07 , Ekintzaile Egunean, Markina-Xemeinen.

 

 

 OINARRIAK ETA IZEN-EMATEA

Deskargatu hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bete izen-emate formularioa.

 

 

* Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

antolatzaileak orrialdeoina b